ira 08, 12:22 Derio
Imanol Arriortua Zorrillak Mikel Aristirekin batera Munduko Txapelketa irabazi du Huntsvillen, Alabaman, Ameriketako Estatu Batuak. Tandem modalitatean, atzo, irailak 7, lortu zuten urrezko domina eta ostadar mailota jantziko dute urte guztian zehar.