Maiatzak 1, asteazkena

09:00

Txangoa Tierra Rapazera

Lezamako eskola, Lezama | irteera

Umeentzat Lanean Lezamako gurasoen elkarteak irteera antolatu du maiatzaren 1erako. Zehatz-mehatz, Calahorrara joango dira, Tierra Rapaz parkea ezagutzera. Azaldu dutenez, gehienez 59 lagunentzako tokia egongo da eta izena emateko azken eguna apirilaren 25ean izango da. Informazio gehiagorako jo daiteke lezamakogurasoak@gmail.com helbide elektronikora.

Txangoa Tierra Rapazera Lezamako eskola

Umeentzat Lanean Lezamako gurasoen elkarteak irteera antolatu du maiatzaren 1erako. Zehatz-mehatz, Calahorrara joango dira, Tierra Rapaz parkea ezagutzera. Azaldu dutenez, gehienez 59 lagunentzako tokia egongo da eta izena emateko azken eguna apirilaren 25ean izango da. Informazio gehiagorako jo daiteke lezamakogurasoak@gmail.com helbide elektronikora.

Maiatzak 4, larunbata

12:00

Loiuko gazte eguna

Loiu, Loiu | Ospakizunak

Loiuko Bakarrak gazte-elkarteak antolatuta, maiatzaren 4an ospatuko da Gazte Eguna Loiun. Aurreko edizioetan moduan, egun osoko egitaraua prestatu dute herriko zein inguruko gazteek ederto pasatu dezaten. Eguna hasteko, sormen-tailerra egingo dute 12:00etatik aurrera, eta 13:30ean triki-poteoa egongo da. Gazteen bazkaria 15:00etan izango da, eta bertan parte hartzeko, 686 256 854 telefono-zenbakira idatzi behar da. Menu beganoa nahi bada edo intolerantziarik izanez gero, hori ere zehaztu behar da. Sakatu elektrotxarangak Loiuko bazterrak girotuko ditu arratsaldean, eta kontzertuak 23:00etan hasiko dira: Nazka, Steady Rockets eta Amooma.

Loiuko gazte eguna Loiu

Maiatzak 7, asteartea

17:30

Danbor-banda feministaren tailerra

Uribarri topalekua , Lezama | Tailerra

Silvia Palumbo Argentinako kantautoreak eta aktibista feministak zuzenduta, maiatzean danbor-banda feministaren tailerra egingo da Lezaman. Guztira hiru saio izango dira: maiatzaren 7an, 21ean eta 28an. Saioak Uribarri Topalekuan egingo dira 17:30etik 20:00etara. Maila ertaineko tailerra izango da eta izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke, edo 688 654 649 telefono-zenbakira deituta. Lezamako Udalak, Moreak talde feministak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako ekintza da.

Danbor-banda feministaren tailerra Uribarri topalekua

Silvia Palumbo Argentinako kantautoreak eta aktibista feministak zuzenduta, maiatzean danbor-banda feministaren tailerra egingo da Lezaman. Guztira hiru saio izango dira: maiatzaren 7an, 21ean eta 28an. Saioak Uribarri Topalekuan egingo dira 17:30etik 20:00etara. Maila ertaineko tailerra izango da eta izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke, edo 688 654 649 telefono-zenbakira deituta. Lezamako Udalak, Moreak talde feministak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako ekintza da.

Maiatzak 12, igandea

09:30

Loiu 500 trail

Abadetxe kalea (Loiu), Loiu | kirola

Loiuko Udalak 500 Trail kirol-proba antolatu du lehen aldiz, maiatzaren 12rako. Proba 12 km-ko zirkuitu batean egingo da, eta parte-hartzaileek hura korrika zein oinez egin ahalko dute. Korrikalariak 09:30ean irtengo dira, eta ibiltariak, 09:40an; lehenek bi ordu eta erdi izango dituzte zirkuitoa egiteko, eta bigarrenek, hiru ordu eta erdi. Gainera, 09:45ean, bost km-ko txiki-martxa ere egongo da familientzat.

Loiu 500 trail Abadetxe kalea (Loiu)

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»