Bizkaiera ikastaroa Sondikan

Aikor aldizkaria api 29, 12:25 Sondika

Altzora Sondikako euskara elkarteak bizkaiera ikastaro laburra antolatu du maiatzerako eta ekainerako. Guztira bost saio izango dira, 18:30etik 20:00etara, eta egun hauetan egingo dira: maiatzak 13, 20 eta 27 eta ekainak 3 eta 10. Ikastaroak bost euro balio ditu elkartearen bazkideentzat, eta 15 euro, gainerakoentzat. Irakasle Andoni Solorzano Orue ibiliko da. Leku mugatua egongo da, eta izen-ematea maiatzaren 6ra arte egin daiteke altzora.ee@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Euskara eta 0 km-a kalitatearen adierazleak direla aldarrikatuko du KAISHOP! kanpainak

Aikor aldizkaria api 26 Txorierri

Maiatzaren 3tik 26ra bitartean, “KAISHOP!: Euskara + 0 km = kalitatea” kanpaina izango da Txorierrin, bertoko merkataritza eta ostalaritza eta euskara batuz. Kanpaina Txorierriko Mankomunitateak sustatu du Alkarbideren elkarlanean, eta helburu bikoitza du: alde batetik, tokiko merkataritzak eta ostalaritzak ematen duen tratu pertsonala eta gertukoa azpimarratzea; eta bestetik, euskarak tokiko merkataritzan eta ostalaritzan duen garrantzia nabarmentzea. Kanpina Gernika-Lumon eta Getxon ere ipiniko da martxan.