Bideo-jokoen gaineko baliabide digitala jorratu du Derioko gazte batek

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 14a, 11:43

Unai Arrugaeta derioztarrak www.bideojokoak.info baliabide digitala jorratu du Gradu Amaierarako Lanerako, eta Larrabetzuko eskolako webgunean txertatu da. Tresnak bideo-jokoen gaineko informazio lagungarria eskaintzen du, gurasoek eta irakasleek jakin dezaten umeak zertan ibiltzen diren eta arriskuak zeintzuk diren. Baliabidea ikasle larrabetzuarren errealitatera egokituta egin du, baina beste edozein ikastetxera beharrizanetara moldatu daiteke. Gainera, informazioa eskuragarri dago edozein pertsonarentzat ere bai. Iraileko alean Arrugaetaren eskutik jakingo dugu gehiago baliabideari buruz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).