Sahararrei elkartasuna adierazteko astea antolatu dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko api. 15a, 11:03
a: Wikimedia / Western Sahara

Gaurtik, apirilak 15, hilaren 25era arte, hainbat ekintza antolatu dituzte Larrabetzun, sahararrei elkartasuna adierazteko. Samuel Ruiz Darahli elkarteko kidea eskolan izango da gaur, eta gaurtik hilaren 19ra arte Saharako kanpamenduei buruzko argazki-erakusketa egongo da Anguleri kultur etxean.

Bestalde, Sahararen aldeko kontzertu solidarioa egingo da zapatuan, apirilak 20, Hori Bai gaztetxean: 19:00etan hitzaldia izango da, eta kontzertuak 19:30ean hasiko dira. Hurrengo hauek joko dute: Patxi feat Agusek, Miss Bakerrek eta Angus Feriakumeak. Sarrerak bost euro balioko ditu eta kuskusa eta pintxoak ipiniko dira salgai. Batzen den dirua Darahli elkarteari emango diote.

Apirilaren 24an, 18:00etan, Insumisas, mujeres en lucha en el Sahara occidental dokumentala ikusi ahalko da ludoteka gaineko aretoan, eta haren ostean solasaldia egingo da. Azkenik, Literaturaz Berbetan ekimenaren baitan, Sahara, herri bat erresistentzian liburua hizpide izango dute, bere egilearen, Kristina Berasainen, eskutik. Txinpasmendi gurasoen elkarteak, Kulturbilguneak, Hori Baik eta Larrabetzuko Udalak antolatutako ekintzak dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).