Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak, gaurtik aurrera salgai

a: Katxiporreta 2024ko api. 8a, 13:00
a: Katxiporreta

Porrotx eta Marimotots maiatzaren 17an izango dira Sondikako Kultur Etxean (SKE), Zorionak Marimotos ikuskizuna aurkezteko, eta sarrerak sei euroan erosi daitezke gaurtik barikura arte –apirilaren 8tik 12ra– liburutegian. Era berean, kutxabanken kutxazainetan eta webgunean ere eskuratu daitezke, eta sarrerarik egonez gero, SKEko txarteldegian, emanaldia hasi baino ordubete lehenago. Emanaldi bi egongo dira: bata 17:30ean hasiko da, eta bestea, 19:00etan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).