ETSk Txorierrin Navilens gida-sistema ipiniko du ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 27a, 11:54

Eusko Trenbide Sareak jakinarazi duenez, datozen hilabeteetan ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako  Navilens informazio-sistema ipiniko da Txorierrin, Bilboko metroaren 3. linean eta Bilboko tranbian. Pertsona guztiek eskuratzeko moduko seinale digitala da, denbora errealean eta urrunetik eguneratu daiteke, eta 33 hizkuntzatan dago eskuragarri.  

Sistema QR motako seinaletika berri batean dago oinarrituta. Kamera eta Interneterako konexioa dituen gailu mugikor baten bidez, seinaletika horrek distantzia handi batetik irakurtzeko aukera ematen du, edozein argiztapen-baldintza dagoela eta edozein bazterretik. Sistema jartzeko lanak amaituta, erabiltzaileak Navilens doako aplikazioa deskargatu beharko du. Telefono mugikorrean instalatu ondoren, eta aplikazioa zabalik, erabiltzailea mugitzen dela antzeman daitezke QR kodigoak; beraz, ez da beharrezkoa telefonoa eskuan eramatea. Irakurtzeko gaitasuna 20 metrora artekoa da eta ez da beharrezkoa fokatzea. Aplikazioa eskuragarri dago IOS eta Android sistemetarako. Euskarazko informazioa lortzeko, AhoTTS aplikazioa deskargatu behar da; hori testua ahots bihurtzeko sistema da. Bestela, Text-to-Speech aplikazioa deskargatu daiteke, EHUko Aholab ikerketa-taldeak garatu duena. Bakarrik Androiderako dago eskuragarri.

Proba pilotua iazko abenduan hasi zen eta ONCEren oniritzia jaso zuen. “Teknologian oinarritutako gidatze-tresna bikaina da, baina hain teknologikoak ez izan arren itsuen autonomiarako eraginkorrak eta beharrezkoak diren beste baliabide batzuekin batera bizi beharko du”.

Kontratua Neosistec enpresari esleitu diote eta hura 199.210 eurokoa da. Lau hilabeteko epea ezarri da jartze-lanak egiteko eta kontratuaren barruan dago sistema 12 hilabetean mantentzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).