Bizkaibuseko APP berriak autobusa geralekura noiz iritsiko den jakiteko aukera ematen du

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 1a, 13:46

Aurreko bertsioaren funtzionalitate guztiak hobetzeaz gainera, Bizkaibusen aplikazio berriak funtzionalitate berriak ere badakartza. Haien artean dago jakitea autobusa geralekura ailegatzeko zenbat denbora falta den eta denbora errealean jakitea autobusa non dagoen. Horretarako, Bizkaibuseko markesinetan eta geralekuetan ipinitako QR kodeak eskaneatu beharko dira. Gainera, QR irakurgailuaren bidez Bizkaibus zerbitzuari buruzko informazio gehigarria ere eskuratu ahalko da.   

Aplikazio berriak aurrekoa ordezkatzen du, eta zerbitzuaren arduradunen esanetan, “foru-autobusen erabilera errazten duen diseinu eskuragarriagoa, errazagoa eta intuitiboagoa du”. Era berean, nork bere geraleku gustukoenak hautatu eta gordetzeko aukera ematen du, eta euren erabilera pertsonalizatu. Bestalde, ibilbideak hasieratik amaierara arte diseinatzeko aukera ematen du, autobus-aldaketak eta euren iraupena ere. Halaber, gertuen dagoen geralekua geolokalizatu daiteke, eta zenbat minutura dagoen jakin.  

Bilaketa irekia du eta, udalerriaz gain, ibilbideen jatorria eta helmuga posta helbidearen edo intereseko lekuen bidez topatzeko aukera dago. Gainera, ibilbideekin lotutako edozein abisu edo alerta jaso daiteke, baita Bizkaibusekin harreman jarri eta iradokizunak eta kontsultak egin. Aplikazioa IOS eta Android gailuetarako dago eskuragarri.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).