Milioi bat euro baino gehiago, eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko

Aikor aldizkaria 2024ko api. 4a, 12:08

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko sailak 1.010.000 euro bideratu du Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programara. Tokiko eta eskualdeko garapenerako agentzietarako programa da, eta Orekan Sakonduz estrategiaren finantzaketa-tresna. Helburua da agentziek inguruko industria-enpresen eta zerbitzu lotuen lehiakortasuna indartzeko sustapen ekonomikoko ekimenak gauzatzea. EGAZ Txorierri da Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren parte diren 23 agentzietako bat.

Deialdira proiektuak aurkezteko epea apirilaren 8tik maiatzaren 8ra egongo da zabalik. Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programak bi jarduera-mota babesten ditu: alde batetik, industria arloan ekonomia berpizteko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburua duten jarduerak, eta horretarako, berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza aurreratua sustatzen dituztenak; eta bestetik, sustapen ekonomikoari lotutako gaitasunak indartzeko, agentziek eurek egiten dituzten proiektuak, batez ere gobernantzako ereduak eta eskualdeko plan estrategikoak garatzen dituztenak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).