Kiroldegietan grebara deitu dute datozen egunetarako

Aikor aldizkaria 2024ko api. 10a, 14:10

Bizkaiko kiroldegietako azpikontratatutako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute, eta grebara deitu dituzte datozen egunetarako: gaur hasita, apirilak 10, hilaren 16ra arte hain zuzen. Deialdiak eragina izango du kiroldegietako funtzionamenduan. Sektorean 2.000 langilek baino gehiagok egiten dute lan, eta hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen.

Egiten dituzten errebindikazioen artean, hauek aipatu ditzakegu: astean 35 orduko lanaldia, soldataren igoera KPI+% 2 izatea, gutxieneko soldata 1.400 euro x 16 paga izatea, jai-egunetako eta garraioko plusa, 32 ordu norberaren gauzatarako eta medikurako lizentzia, hilaren 5a baino lehenago kobratzea, 33 opor-egun eta gutxieneko lanaldi jarraitua hiru ordukoa izatea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).