Garbantzuen eta zerben eltzekaria

Aikor aldizkaria 2024ko api. 11a, 11:20

Osagaiak (lau lagunentzat): 300 g garbantzu, zerba-sorta bat, 2 tipula, 2 berakatz-atal, urdaiazpiko-hezur bat, ereinotz-hostoa, piperrauts-koilarakada txiki bat, 2 arrautza egosi, olioa, gatza.

Prestatzeko era:

Garbantzuak aurreko egunean jarriko ditugu beratzen. Ur ugari botako dugu eltze batera, eta sutan ipini. Berakatzak zuritu eta hezurra eta ereinotza garbitu, eta eltzera gehituko ditugu tipularekin batera. Irakiten denean, gatza botako dugu eta garbantzuak gehituko ditugu (aurretik uretan pasatu, eta xukatuko ditugu). Eltzeari estalkia ipiniko diogu, eta garbantzuak bi orduan egingo ditugu, harik eta biguntzen diren arte. Zerbak garbitu, eta txikituko ditugu. Arrautzak 10 minutuan egosiko ditugu, eta ur hotzetan freskatu. Beste tipula txikitu, eta zartagin batean, olio apur batekin, egingo dugu garden egon arte. Piperrautsa botako dugu, eragin, eta olio errea botako dugu eltzera. Zerbak gehituko ditugu, eta 20 minutuan egosiko ditugu. Beharrezkoa izanez gero, gatz gehiago botako dugu. Eltzea sutik kendu, eta bi orduan izango dugu jalkitzen. Arrautzak zurituko ditugu, lau zatitan moztu, eta eltzekariari gehituko dizkiogu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).