Euskadiko Boxeo Olinpiar Txapelketaren finala, apirilaren 20an Zamudion

a: Euskal boxeo federazioa 2024ko api. 9a, 14:39

Zamudio Box Jnbox boxeo elkartearen eskutik, apirilaren 20an Euskadiko Boxeo Olinpiar Txapelketaren finala jokatuko da Zamudioko kiroldegian. Borrokaldiak 17:00etan hasiko dira eta junior, gazte eta elite kategorietan egingo dira, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Gainera, Daniel Ramirezen borrokaldia ikusteko aukera ere egongo da. Sarrerak 15 euro balio ditu, aldez aurretik erosiz gero; eta 20 euro, leihatila bertan. Sarrera gordetzeko, 620 977 876 telefono-zenbakira deitu daiteke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).