Lau hontz-txita salbatu dituzte lurrera botatzekoa zen Derioko etxe batetik

a: Txus Trabudua 2024ko api. 30a, 13:28

a: Txus Trabudua

Atzo, apirilak 20, Jardinetxe etxea lurrera bota zuten Derion. Hala ere, etxearen jabeak kontatu digunez, auzokideak konturatu ziren hontza batek bertako txori-tokian habia ipinita zuela eta txitak zeudela. Auzokideak hainbat erakunderekin ipini ziren harremanetan, hala nola talde ekologistekin, udalarekin eta Foru Aldundiarekin, eta etxea botatzeko lanak animaliak salbatu arte gelditzea lortu zuten. Txori-tokira sartu, eta bertan lau hontz-txita topatu zituzten; amak, berriz, ihes egin zuen. Lau txitoak Gorlizeko birgaitze-zentroan haziko dira itxian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).