Txorierri pedalak ematen

Aikor aldizkaria mai 03 Derio

Ereño, 97 km

UEFA Women´s Champions League 2024ko Kopa Deriora ailegatuko da maiatzaren 9an

Aikor aldizkaria mai 03 Derio

UEFA Women´s Champions League-ren finala maiatzaren 25ean izango da San Mamesen, eta bertan FC Barcelona eta el Olympique Lyonnais norgehiagoka ibiliko dira titulua eskuratzeko. Partida baino lehen, kopa Bizkaiko 10 udalerritan ipiniko da ikusgai, “herritarrek trofeoa hurbiletik ikusteko eta argazkiak egin ditzaten”, azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Kopa Txorierrin ere ikusteko aukera egongo da, Deriora datorren eguenean, maiatzak 9, ailegatuko da eta.