Jolas-gune berria sortu da Sondikan

Aikor aldizkaria mai 02 Sondika

Belaunaldien arteko jolas-gunea atondu da Sondikako Goiri Erdikoa plazan, eta bertan familian gozatzeko modukoak diren mahai-joko klasikoak ipini dira, hala nola xakea, partxisa eta igel-toka. Gainera, Sondikako Udalak jakinarazi duenez, gune hori liburutegi berria bihurtuko da laster, eta, besteak beste, liburuak irakurri edota trukatu ahalko dira bertan. “Gune inklusiboa izango da, adin guztietako pertsona guztiek parte hartu dezaten”, adierazi dute.

Balkoi apainduen lehiaketa Sondikan

Aikor aldizkaria api 30 Sondika

Balkoiak apaintzeko lehiaketa antolatu du 12. aldiz Sondikako Udalak. Izena ematea maiatzaren 3ra arte egin daiteke liburutegian, eta loreak maiatzaren 12an, 09:00etatik 12:00etara, banatuko dira Goiri Erdikoa plazan. Kategoria bi egongo dira: familia bakarreko etxebizitzak eta etxebizitza-blokeak. Kategoria bakoitzean sari bi emango dira: irabazleek 150 euroko txartela bana jasoko dute, eta bigarrenek, 100 euroko txartela bana. Dirua herriko komertzioetan gastatu beharko dute. Informazio gehiagorako, liburutegira eta www.sondika.eus webgunera jo daiteke.

Astelehena 6 eguraldia Min: 12ºC
Max: 19ºC
Asteartea 7 eguraldia Min: 12ºC
Max: 18ºC
Asteazkena 8 eguraldia Min: 11ºC
Max: 21ºC

AEMET-ek emandako informazioa