api 26 Derio
“Baserri Gauak” ekimenaren baitan, kontzertuak izango dira gaur, apirilak 26, Txorierriko Baserri Antzokian. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira eta agertokira lau musika-talde igoko dira. Musika-taldeak hauek dira: Aramu, Itzek, Norman Bates eta Armosu. Sarrera doakoa izango da.
mar 26 Lezama
Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, The Sakamantekas taldeak kontzertua egingo du barikuan, martxoak 29, Oxangoiti Lezamako tabernan. Aguraineko taldearen esanetan, “lastategiko punka, rocka eta patxanga” egiten dute. Kontzertua 20:30ean hasiko da.