Euskara eta 0 km-a kalitatearen adierazleak direla aldarrikatuko du KAISHOP! kanpainak

Aikor aldizkaria api 26 Txorierri

Maiatzaren 3tik 26ra bitartean, “KAISHOP!: Euskara + 0 km = kalitatea” kanpaina izango da Txorierrin, bertoko merkataritza eta ostalaritza eta euskara batuz. Kanpaina Txorierriko Mankomunitateak sustatu du Alkarbideren elkarlanean, eta helburu bikoitza du: alde batetik, tokiko merkataritzak eta ostalaritzak ematen duen tratu pertsonala eta gertukoa azpimarratzea; eta bestetik, euskarak tokiko merkataritzan eta ostalaritzan duen garrantzia nabarmentzea. Kanpina Gernika-Lumon eta Getxon ere ipiniko da martxan.

Lezama Bizirikek ipinitako salaketa artxibatu du epaitegiak

Aikor aldizkaria api 25 Lezama

Lezama Bizirik elkarteak salaketa ipini zuen iaz Bilboko Goardiako Epaitegian, Gangureneko onura publikoko 6. mendian “baso-jarduera suntsitzaileak” egin zirela argudiatuta. Elkarteak jakinarazi duenez, Epaitegiak auzia behin-behinean artxibatu du, Fiskaltzaren eskariz.

Astelehena 6 eguraldia Min: 11ºC
Max: 19ºC
Asteartea 7 eguraldia Min: 11ºC
Max: 18ºC
Asteazkena 8 eguraldia Min: 10ºC
Max: 21ºC

AEMET-ek emandako informazioa