Ligaren txapelduna da SD Zamudioko gazteen taldea

b: CD Zamudio 2024ko api. 30a, 11:52

Domekan, apirilak 28, Zamudio klubeko gazteen A taldeak 1 eta 4 irabazi zion Artxandan La Merced taldeari, eta hortaz, Ligaren txapeldunak dira. Fidel del Prado presidenteak azaldu duenez, taldea lehenengo hiru postuen artean izan la ligan zehar eta batez ere lehia estuan ibili dira Moraza taldearekin; hala ere, azken horrek Uritarraren kontra galdu zuen, eta zamudioztarrek garaipena lortu zuten. Futbolari gazteek titulua ospatu zuten herrian.

Presidentea poz-pozik azaldu da garaipenarekin. “Poztasuna batzuetan lehen taldeak ekartzen du; eta beste batzuetan, oinarri-futbolak”. Gainera, aurreratu du aurten Zamudio B taldea ipiniko dutela martxan eta gazteen A taldearen jokalari batzuk talde berrira pasatuko direla. Azkenik, haurren A taldeak eta kimuen A taldeak egindako ahalegina ere azpimarratu du, talde biak txapeldunak izan baitira euren kategorian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).