Derioko udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 12ra arte zabalik

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 3a, 10:31

Udalekuak ekainaren 24tik irailaren 6ra arte izango dira eta bi bloketan banatuko dira: uztaila eta abuztua; bloke bakoitzeko gehienez hiru aste aukeratu ahalko dira. Uztailean egingo dira, besteak beste, irteerak, ingelesezko jarduerak, tailerrak, igerilekuetara joatea…; eta abuztuko udalekuak tematikoak izango dira: artez blai, naturaz gozatu, teknology team, zirkoteka… Izena ematea maiatzaren 12ra arte egin daiteke hemen.

Udalekuak dira 2012tik 2019ra bitartean jaiotako eta Derion erroldatutako umeentzat. Bost eguneko asteek 40 euro balio dituzte, eta lau egunekoek, 32 euro. Gainera, deskontuak egingo dira bigarren umetik aurrera. Udalekuak 09:00etatik 14:00etara izango dira, eta umeak lehenago utzi (08:30) eta beranduago (14:30) jasotzeko aukera egongo da. Era berean, jantoki-zerbitzua eskainiko da 14:00etatik 16:00etara. Jantoki-zerbitzua hartuz gero, bost eguneko asteek 50 euro balio dituzte, eta lau eguneko asteek, 40 euro. Jantoki-zerbitzua aurrera eramateko, gutxienez 20 eskaera jaso behar dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).