Alde batetik, Athleticek gure bizitzan daukan eragina izugarria da; ez bakarrik Athleticeko bazkideen edo zaletuen artean, baizik eta futbolzaleak ez direnen artean ere bai. Askotan entzun dugu “ni ez naiz futbol-zalea, baina bai Athletic-zalea”. Zelan izan daiteke hori? Zelan sortu dezake futbol-talde batek halako sentimendua bizkaitar gehienengan? Nire ustez, bi arrazoi nagusi daude. Lehenengoa da txikitatik etxean, familia artean, Athleticekiko maitasuna irakatsi digutela, familiako kide bat bezala ikusaraziz. Bigarrena da soilik bertoko, Euskal Herriko, jokalariekin jokatzen duela; munduko talde bakarra da, gainera, gaur egungo nazioarteko futbol-industria honetan.
Beste aldetik, lortutako 25. kopa honek berrituko du gabarraren istorio zaharrak entzunda zituzten gaur egungo gazteen zaletasuna, ondorengo belaunaldiei ozenki hau zabalduko dietenak: Athletic, zu zara nagusia!