Loreen lehiaketa antolatu da Loiun

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 3a, 10:52

Lehiaketa zazpigarren aldiz egingo da, eta, Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean adierazi duenez, helburua da “udalerriaren lore-apainketa bultzatzea”. Lehiaketan parte hartu ahalko dute kalera begira leihoa, balkoia edo lorategia duten banakako etxeek, etxe elkarri atxikiek eta merkataritzako zein ostalaritzako establezimenduek. Izena ematea maiatzaren 8ra arte egin daiteke udaletxean, liburutegian edo Larrondoko frontoian.

Loreak maiatzaren 18an, 10:00etatik 10:30era, banatuko dira Larrondoko frontoian, eta 11:00etatik 11:30era, udaletxean. Parte-hartzaileek ekainaren 18rako apainduta izan beharko dituzte balkoiak-eta, eta identifikazio-zenbakia agerian jarri. Udalak 500 euro banatuko ditu saritan: 200 euro, irabazlearentzat; 150 euro, bigarrenarentzat; 100 euro, hirugarrenarentzat; eta 50 euro, laugarrenarentzat.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).